Saltatu eduki nagusira
EureQuiz doan dago 2027eko urtarrilaren 10era arte · Txartelik gabeHasi →
LOMLOE curriculuma · País Vasco

Matemáticas Generales ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 1

Matemáticas Generales Batxilergoa 1 mailako 19 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.

Aplikatzekoa den araudia

Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).

País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).

País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.

Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.

País Vascok ikasgai hau bere konpetentzia espezifikoekin antolatzen du: hemen testuan bat datorrena bakarrik parekatzen da estatuko curriculumarekin, eta gainerakoa aparte zerrendatzen da, falta denik eman gabe.

País Vascoko curriculumaren 19 irizpide

1. konpetentzia espezifikoa

  1. 1.1

    Datu garrantzitsuenak eta horien arteko erlazioak identifikatzea, pentsamendu heuristikoa aktibatuko duten eta ebazpen-prozesua planifikatzen eta jorratzen lagunduko duten eskema, grafiko, diagrama, marrazki, taula eta baliabide digitalen bidez antolatuz informazioa.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 254. or.

  2. 1.2

    Eguneroko bizitzako eta hainbat esparrutako problemak modelizatzean eta ebaztean zenbait estrategia —hala nola zenbatespena, saiakuntza eta errorea edo problema errazagoetan deskonposatzea— eta tresna —digitalak barne— erabiltzea, efizientziaren arabera egokienak direnak erabiliz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 254. or.

  3. 1.3

    Eguneroko bizitzako eta hainbat esparrutako problemen zenbait soluzio lortzea, ebazpen-faseei jarraikiz eta erabilitako prozedura deskribatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 254. or.

2. konpetentzia espezifikoa

  1. 2.1

    Problema baten ebazpenean lortutako soluzioen baliozkotasun matematikoa egiaztatzea, arrazoibidea eta argudiatzea erabiliz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 254. or.

  2. 2.2

    Problema baten soluziorik egokiena hautatzea, haren bidezkotasuna aztertuz testuinguru sozialaren ezaugarrien arabera (iraunkortasuna, ekitatea…).

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

3. konpetentzia espezifikoa

  1. 3.1

    Ezagutza matematiko berria modu gidatuan eskuratzea, galderak eta aieruak formulatzea eta taldean eztabaidatzea abiapuntu hartuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  2. 3.2

    Galderak edo problemak formulatzean edo ikertzean tresna teknologiko egokiak erabiltzea.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  3. 3.3

    Galderen edo problemen planteamenduan errorea ezagutzea, matematika ikastean aurrera egiteko modu bat dela ulertuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

4. konpetentzia espezifikoa

  1. 4.1

    Eguneroko bizitzako eta testuinguru tekniko eta sozialetako egoerak identifikatzea, modelizatzea eta ebaztea, pentsamendu konputazionala erabiliz, eta algoritmoak aldatuz eta sortuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

5. konpetentzia espezifikoa

  1. 5.1

    Ikuskera matematiko integratua adieraztea, problemak ebatziz, erlazioak arakatuz eta zenbait ideia eta elementu matematikoren artean konexioak aplikatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

6. konpetentzia espezifikoa

  1. 6.1

    Problemak zenbait egoeratan ebaztea, prozesu matematikoak erabiliz, eta hainbat konexio ezarriz eta aplikatuz mundu errealaren eta ezagutza tekniko eta sozialeko beste ezagutza-arlo batzuen eta matematikaren artean.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  2. 6.2

    Matematikak gizateriaren aurrerabideari egindako ekarpena eta egoera konplexuetarako eta gizartean planteatzen diren erronketarako soluzioen proposamenean egindako kontribuzioa ezagutzea.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

7. konpetentzia espezifikoa

  1. 7.1

    Ideia matematikoak irudikatzea, pentsamendu eta arrazoibide matematikoen prozesuak egituratuz eta teknologiarik egokienak hautatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  2. 7.2

    Morroiekin eta simulagailuekin irudikatzeko zein interakzioan jarduteko hainbat modu hautatzea eta erabiltzea, informazioa partekatzeko erabilgarritasuna baloratuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

8. konpetentzia espezifikoa

  1. 8.1

    Hizkuntza matematikoa zenbait testuinguru eta euskarritan ezagutzea, interpretatzea eta erabiltzea, ezagutza berria sortzeko eta finkatzeko bide gisa.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  2. 8.2

    Ideia matematikoak modu antolatu eta egituratuan komunikatzea eta argudiatzea, euskarri, terminologia eta zorroztasun egokiak erabiliz eta jarraitutako prozesuei buruz gogoeta eginez.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

9. konpetentzia espezifikoa

  1. 9.1

    Ziurgabetasun-egoeretan helburuak lortzen jarraikia izatea, emozioak identifikatuz eta kudeatuz, eta errorea ikasteko prozesuaren parte gisa erabiliz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  2. 9.2

    Erronken aurrean motibazio positiboa eta zoritxarraren aurrean adorea erakustea, kritika arrazoitua onartuz eta hortik ikasiz matematika ikasteko egoerei aurre egitean.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

  3. 9.3

    Talde heterogeneoetan zeregin matematikoetan aktiboki parte hartzea eta gizarte-trebetasunik egokienak identifikatzea, besteen emozio eta esperientziei babesa emanez, haien arrazoibideak entzunez, esleitutako rolaren bitartez taldeari ekarpenak eginez, eta taldearen ongizatea eta harreman osasungarriak sustatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 255. or.

Praktikatu Matemáticas Generales Batxilergoa 1

Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.

Ikusi Matemáticas Generales ikastaroa

Araudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.