Saltatu eduki nagusira
EureQuiz doan dago 2027eko urtarrilaren 10era arte · Txartelik gabeHasi →
LOMLOE curriculuma · País Vasco

Matemáticas I ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 1

Matemáticas I Batxilergoa 1 mailako 18 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.

Aplikatzekoa den araudia

Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).

País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).

País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.

Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.

País Vascok ikasgai hau bere konpetentzia espezifikoekin antolatzen du: hemen testuan bat datorrena bakarrik parekatzen da estatuko curriculumarekin, eta gainerakoa aparte zerrendatzen da, falta denik eman gabe.

País Vascoko curriculumaren 18 irizpide

1. konpetentzia espezifikoa

  1. 1.1

    Zenbait estrategia eta tresna erabiltzea, hala nola problema errazagoetan deskonposatzea edo alderantziz ebaztea, eguneroko bizitzako eta zientzia eta teknologiako problemak modelizatu eta ebaztean, efikaziaren arabera egokienak direnak erabiliz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

  2. 1.2

    Eguneroko bizitzako eta zientzia eta teknologiako problemen soluzio diferenteak lortzea, ebazpen-faseak jarraituz eta erabilitako prozedura deskribatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

2. konpetentzia espezifikoa

  1. 2.1

    Problema bat ebaztean lortutako soluzioen balio matematikoa egiaztatzea, arrazoiketa eta argudiaketa erabiliz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

  2. 2.2

    Problema baten soluzio egokiena hautatzea, haren egokitasuna gizarte-testuinguruaren ezaugarrien (jasangarritasuna, ekitatea…) arabera aztertuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

3. konpetentzia espezifikoa

  1. 3.1

    Ezagutza matematiko berriak eskuratzea, galderak, aieruak eta problemak modu gidatuan eta taldean formulatuz, arrazoibide eta argudio matematikoak erabiliz eta tresna teknologikoetan oinarrituz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

  2. 3.2

    Aieruak edo problemak planteatzean egindako akatsa aitortzea, ikaskuntzan aurrera egiteko eta ezagutza berriak aurkitzeko modu gisa ulertuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

4. konpetentzia espezifikoa

  1. 4.1

    Eguneroko bizitzako, eta zientzia eta teknologiako egoera problematizatuak interpretatzea eta modelizatzea, problema bat zatietan deskonposatuz, ereduak eta horiek sortzen dituzten printzipioak ezagutuz eta pentsamendu konputazionala erabiliz, algoritmoak aldatuz eta sortuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 217. or.

5. konpetentzia espezifikoa

  1. 5.1

    Ikuspegi matematiko integratua adieraztea, problemak ebatziz, erlazioak arakatuz, eta hainbat ideia eta elementu matematikoren arteko loturak aplikatuz (zenbaki errealak, bektoreak, zuzen baten ekuazioak, funtzioak eta propietateak, ausazko fenomenoak…).

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

6. konpetentzia espezifikoa

  1. 6.1

    Problemak ebaztea hainbat egoeratan, prozesu matematikoak (inferitu, neurtu, komunikatu, sailkatu, aurreikusi…) erabiliz, eta mundu errealaren, zientziako eta teknologiako beste jakintza-arlo batzuen eta matematikaren arteko loturak ezarriz eta aplikatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

  2. 6.2

    Ekintza berritzaileak proposatzea testuinguru zientifiko, teknologiko, artistiko eta kulturaletan, matematikaren sormen-ahalmena erabiliz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

  3. 6.3

    Matematikak gizadiaren aurrerabideari egiten dion ekarpena ezagutzea, hainbat problematikari eta gizartean planteatzen diren erronkei (ingurumena, kontsumoa, desberdintasunak…) soluzioak proposatzeko egiten duen ekarpena eta gizartean planteatzen diren erronka zientifiko eta teknologikoak identifikatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

7. konpetentzia espezifikoa

  1. 7.1

    Ideia matematikoak irudikatzea, pentsamendu- eta arrazoiketa-prozesu matematikoak egituratuz eta teknologiarik egokienak hautatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

  2. 7.2

    Laguntzaileekin eta simulagailuekin elkarreragiteko eta irudikatzeko hainbat modu hautatzea eta erabiltzea, informazioa partekatzeko duten erabilgarritasuna baloratuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

8. konpetentzia espezifikoa

  1. 8.1

    Matematika-hizkuntza hainbat testuinguru eta euskarritan ezagutzea, interpretatzea eta erabiltzea, ezagutza berria finkatzeko eta sortzeko bide gisa.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

  2. 8.2

    Ideia matematikoak modu antolatuan eta egituratuan komunikatzea, euskarri, terminologia eta zorroztasun egokiak erabiliz eta jarraitutako prozesuei buruz hausnartuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

9. konpetentzia espezifikoa

  1. 9.1

    Ziurgabetasun-egoeretan helburuak lortzen jarraitzea, emozioak identifikatuz eta kudeatuz, eta akatsa ikaskuntza-prozesuaren parte gisa aitortuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

  2. 9.2

    Erronken aurrean motibazio positiboa eta ezbeharren aurrean sendotasuna erakustea, kritika arrazoitua onartuz, matematikako ikaste-egoera desberdinei aurre egitean.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

  3. 9.3

    Matematika-zereginetan aktiboki parte hartzea talde heterogeneoetan, eta gizarte-trebetasun egokienak identifikatzea, besteen emozioak eta esperientziak babestuz, haien arrazoibideak entzunez, taldeari esleitutako rolaren bidez ekarpenak eginez, eta talde-ongizatea eta erlazio osasungarriak sustatuz.

    76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 218. or.

Praktikatu Matemáticas I Batxilergoa 1

Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.

Ikusi Matemáticas I ikastaroa

Araudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.