Lengua Castellana ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 1
Lengua Castellana Batxilergoa 1 mailako 26 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.
Aplikatzekoa den araudia
Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).
País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).
País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.
Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.
EHAA aldizkariak ez ditu irizpideak ikasturtez ikasturte ematen ikasgai honetan: hainbat ikasturterentzat batera argitaratzen ditu, «Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura» zutabean. Hemen dauden-daudenean erakusten dira, ikasturteen artean banatu gabe.
País Vascoko curriculumaren 26 irizpide
1. konpetentzia espezifikoa
- 1.1
EAEko eta Espainiako hizkuntza koofizialak eta haien aldaerak (eta, bereziki, norberaren lurraldekoa) hizkuntza-aberastasunerako baliabide gisa ezagutzea eta baloratzea, haien garapen historiko eta soziolinguistikoaren azalpenetik eta egungo egoeratik abiatuz, eta ahozko adierazpenetan, idatzizkoetan eta multimodaletan dialektoen ezaugarriak (dialekto-aniztasunari lotuta dauden hizkuntza-ezaugarriak eta soziolektoei edo erregistroei dagozkienak bereiziz) eta hizkuntzen hizkuntza- eta diskurtso-alderdiak esplizituki eta metahizkuntza egokiarekin egiaztatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
- 1.2
Hizkuntza-aurreiritziak eta hizkuntza-estereotipoak zalantzan jartzea eta argudiatuz kontra egitea, kultura-, hizkuntza- eta dialekto-aberastasuna errespetatu eta baloratzeko jarrera agertuz, hizkuntzen arteko kontaktuaren fenomenoen inguruko ikerketatik eta gogoetatik abiatuz, hizkuntza berean dauden arau kultuen eta estandarren aniztasuna kontuan hartuz, eta sare sozialek eta komunikabideek eta hizkuntza-eskubideei eta hizkuntzen arteko bizikidetza-ereduei buruzko ikerketak betetzen duten zereginari arreta berezia jarriz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
- 1.3
EAEko hizkuntza-errealitatearen ezaugarriak aztertzea oinarrizko ezagutza soziolinguistikoen bidez, eta euskarekin hizkuntza-ohitura eta hizkuntza-portaera asertiboak eta enpatikoak hartzea, euskararen erabilera lehenetsiz eta eskola- eta gizarte-bizitzaren hainbat esparrutan eta euskararen normalizazioari eta euskal kulturaren transmisio eta sorkuntzari lotuta ikastetxean eta ingurunean garatzen diren ekimenetan jarrera proaktiboa eta afektiboa agertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
- 1.4
Hizkuntzen funtzionamenduaz jabetzea eta hizkuntzen arteko gogoetak hizkuntzak ikasteko eta ezaugarriak konparatzearen bidez komunikaziorako konpetentzia garatzeko egiten duen ekarpena baloratzea.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
2. konpetentzia espezifikoa
- 2.1
Hainbat esparrutako berezko ahozko testu eta testu multimodal konplexuen eta/edo espezializatuen zentzu orokorra, egitura, informazio garrantzitsua (komunikazio-beharren arabera) eta igorlearen asmoa identifikatzea, kodeen arteko interakzioa aztertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
- 2.2
Ahozko testu eta testu multimodal konplexuen eta/edo espezializatuen forma eta edukia kritikoki baloratzea, erabilitako kanalaren kalitatea, fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
3. konpetentzia espezifikoa
- 3.1
Hainbat ikuspuntu jasoko dituzten interes zientifiko eta kulturaleko eta garrantzi akademiko eta sozialeko gaiei buruzko ahozko azalpen eta argudiatze formalak egitea plangintza-maila desberdinekin, diskurtso-genero bakoitzaren berezko konbentzioetara egokituz eta jarioa, zehaztasuna, koherentzia, kohesioa eta erregistro egokia agertuz, hainbat euskarritan eta hitzezko eta hitzik gabeko baliabideak eraginkortasunez erabiliz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
- 3.2
Ahozko interakzioetan (formaletan eta informaletan) eta talde-lanean era aktiboan eta egokian parte hartzea, entzute aktiboko jarrerekin eta elkarrizketa-kooperazioko eta hizkuntza-adeitasunerako estrategiekin, erabilera diskriminatzaileak (sexistak barne) saihestuz eta baztertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
4. konpetentzia espezifikoa
- 4.1
Idatzizko testu eta testu multimodal konplexuen eta/edo espezializatuen zentzu orokorra, egitura, informazio garrantzitsua eta igorlearen asmoa identifikatzea, testu akademikoak eta komunikabideetakoak bereziki kontuan hartuz, beharrezkoak diren inferentziak eginez eta irakurketa-xede desberdinak agertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
- 4.2
Idatzizko testu eta testu multimodal konplexuen eta/edo espezializatuen forma eta edukia kritikoki baloratzea, erabilitako kanalaren kalitatea, fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 63. or.
5. konpetentzia espezifikoa
- 5.1
Curriculumeko gaiei edo gizarte- eta kultura-interesekoei buruzko idatzizko testu eta testu multimodal akademiko koherenteak, kohesionatuak eta erregistro egokikoak lantzea eta, aldez aurretik, komunikazio-egoera, hartzailea, xedea eta kanala kontuan hartuko dituen plangintza-prozesu bat eta zirriborroak bakarka, berdinen artean edota beste kontsulta-tresna batzuen bidez idazteko eta berrikusteko prozesu bat egitea.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 5.2
Idatzizko testuak eta testu multimodalak aberasteko prozedurak txertatzea, diskurtso-, hizkuntza- eta estilo-alderdiak kontuan hartuz, zehaztasun lexikoarekin eta zuzentasun ortografiko eta gramatikalarekin.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
6. konpetentzia espezifikoa
- 6.1
Hainbat iturritako informazioa aurkitzea, hautatzea eta egiaztatzea, informazio horren biltegiratze eta berreskuratzearen kudeaketa eta irakurketa-helburuen araberako egokitasunaren ebaluazioa kontuan hartuz; eskema propioetan antolatzea eta integratzea; eta berregituratzea eta era sortzailean komunikatzea, eta jabetza intelektualarekiko ikuspuntu kritiko eta errespetuzkoa hartuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 6.2
Albisteen eta informazioen egiazkotasuna ebaluatzea, sare sozialak eta beste ingurune digital batzuk bereziki kontuan hartuz, analisia, kontrastea eta egiaztapena egiteko jarraibideei jarraituz, tresna egokiak erabiliz, informazioaren alborapenen aurrean jarrera kritikoa agertuz eta faltsukerien hedapena saihestuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 6.3
Curriculumeko gaiei eta interes kultural, pertsonal eta sozialeko gaiei buruzko ikerketa-lanak egitea era autonomoan eta hainbat euskarritan, bakarka edo modu kooperatiboan, hautatutako informaziotik abiatuz, jabetza intelektuala errespetatuz eta informazioa behar bezala erreferentziatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 6.4
Teknologia digitalen erabilera kritiko, seguru, osasungarri eta iraunkorreko ohiturak hartzea, arriskuak ebaluatuz eta erabiltzean gailuak, datu pertsonalak, osasuna eta ingurumena babesteko neurriak aplikatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
7. konpetentzia espezifikoa
- 7.1
Irakurketa gidaturako proposamenei lotutako literatura garaikideko obra garrantzitsuak era autonomoan aukeratzea eta irakurtzea, literatura-saiakera eta tradizioarekin loturak ezartzen dituzten egungo obrak barne, eta irakurketa- eta kultura-ibilbide pertsonalaren aurrerapena jasota uztea, irakurgaiak hautatzeko irizpideak, literatura-kulturan sartzeko moduak eta irakurketa-esperientzia argudioekin azalduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 7.2
Irakurketa-esperientzia partekatzea, esperientzia hori gozamen- eta ezagutza-iturri gisa baloratuz eta metahizkuntza espezifikoa erabiliz; eta interpretazio pertsonal bat lantzea, beste obra batzuekin eta beste esperientzia artistiko eta kultural batzuekin lotura argudiatuak ezarriz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
8. konpetentzia espezifikoa
- 8.1
Irakurritako obren interpretazioa azaltzea eta argudiatzea, osatzen dituzten elementuen eta obraren zentzuaren arteko barne-erlazioak eta testuaren eta haren testuinguru soziohistorikoaren eta literatura-tradizioaren arteko kanpo-erlazioak aztertzearen bidez, metahizkuntza espezifikoa erabiliz eta obren hautemate estetikoari lotutako balio-iritziak gaineratuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 8.2
Testu pertsonal edo kolektiboak sortzea literatura-asmoarekin eta estilo-kontzientziarekin, hainbat euskarritan eta beste hizkuntza artistiko edo ikus-entzunezko batzuen bidez, literatura-generoen eta literatura-estiloen konbentzio formalak erabiltzen dituzten obren edo pasarte esanguratsuen irakurketatik abiatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 8.3
Ahozko aurkezpen batean, saiakera batean edo aurkezpen multimodal batean gauzatu beharreko ikerketa-proiektuak garatzea, irakurketa gidatuko euskal literaturako eta Espainiako literaturako klasikoen eta beste testu eta adierazpen artistiko eta kultural klasiko eta garaikide batzuen arteko lotura argudiatuak ezarriz (gai, topiko, egitura, hizkuntza, adierazpen-baliabide eta balio etiko eta estetikoen arabera) eta irakurleak irakurketan duen inplikazioa eta erantzun pertsonala azalduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
9. konpetentzia espezifikoa
- 9.1
Testu propioak berrikustea eta hobetzeko proposamenak egitea, metahizkuntzazko eta hizkuntza arteko gogoetan oinarrituta aldaketak argudiatuz eta metahizkuntza espezifikoa erabiliz, eta ulertzeko arazoak identifikatzea eta konpontzea, hizkuntzari eta haren erabilerari buruzko ezagutza esplizituak erabiliz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 9.2
Igorlearen komunikazio-xedearen eta hizkuntza-aukeraketen arteko erlazioa eta hartzailearengan dituen ondorioak azaltzea eta argudiatzea, hizkuntzaren ezagutza esplizitua eta metahizkuntza espezifikoa erabiliz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 64. or.
- 9.3
Hizkuntzaren funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuei buruzko ikerketa-proiektu txikien emaitzak lantzea eta aurkeztea, hipotesiak formulatuz eta alderdi orokorrak ezarriz, kontzeptu eta hizkuntza-terminologia egokiak erabiliz eta hiztegiak, eskuliburuak eta gramatikak autonomiaz kontsultatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 65. or.
10. konpetentzia espezifikoa
- 10.1
Hizkuntzaren erabilera sexistak eta diskriminatzaileak eta hitzaren bidezko nagusikeriak eta hizkuntzaren erabilera manipulatzaileak identifikatzea eta desagerraraztea, erabilitako hizkuntza-, testu- eta diskurtso-elementuen inguruko gogoetatik eta azterketatik eta pertsonen arteko komunikazioa zuzentzen duten ez-hitzezko elementuetatik abiatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 65. or.
- 10.2
Gatazkak elkarrizketa bidez kudeatu eta konpontzeko eta adostasunak bilatzeko estrategiak erabiltzea, solaskideen iritzi eta sentimenduekin jarrera enpatikoa eta errespetuzkoa agertuz, esparru pertsonalean zein hezkuntza- eta gizarte-esparruan.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 65. or.
Praktikatu Lengua Castellana Batxilergoa 1
Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.
Ikusi Lengua Castellana ikastaroaAraudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.