Física y Química ebaluazio-irizpideak, DBH 4
Física y Química DBH 4 mailako 15 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.
Aplikatzekoa den araudia
Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 217/2022, de 29 de marzo, anexo II (BOE 76, 30-3-2022).
País Vascoko testua: 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).
País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.
Indarraldia: 16/2025 Dekretuak baliozkotzeak arautzen ditu; ez du curriculumik aldatzen.
País Vascoko curriculumaren 15 irizpide
1. konpetentzia espezifikoa
- 1.1
Eguneroko fenomeno fisiko-kimikoak ulertzea, printzipio, teoria eta lege zientifiko egokien arabera zorrotz azaltzea eta argudiatuz adieraztea, euskarri eta komunikabide anitzak erabiliz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
- 1.2
Planteatutako problema fisiko-kimikoak ebaztea, lege eta teoria zientifiko egokiak erabiliz, soluzioak aurkitzeko erabilitako prozedurak arrazoituz, eta emaitzak zuzen eta zehatz adieraziz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
- 1.3
Zientzia-arloko benetako egoera problematikoak ezagutzea eta deskribatzea, eta zientziak eta, bereziki, fisikak eta kimikak horiek ebazten lagundu dezaketen elkarlaneko ekimenei ekitea, gizartean eta ingurumenean duten inpaktua kritikoki aztertuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
2. konpetentzia espezifikoa
- 2.1
Fenomeno zientifikoak identifikatzean eta deskribatzean zientziaren berezko metodologiak erabiltzea, mundu naturalean ikusitako egoeretatik nahiz informazio testuala, grafikoa edo zenbakizkoa duten enuntziatuen bidez behatutako egoeretatik abiatuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
- 2.2
Planteatutako galderetarako, eskuratutako tresnekin eta ezagutzekin —bai modu esperimentalean bai modu deduktiboan— egiazta daitezkeen erantzunak aurreikustea, baliozkotze-prozesuan arrazoibide logiko-matematikoa aplikatuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
- 2.3
Dagoen ezagutza zientifikoarekiko modu informatu eta koherentean hipotesiak baliozkotzeko lege eta teoria zientifiko garrantzitsuenak aplikatzea, haiek ebazteko beharrezkoak diren prozedura esperimentalak edo deduktiboak diseinatuz eta emaitzak kritikoki aztertuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
3. konpetentzia espezifikoa
- 3.1
Prozesu fisiko-kimiko bati buruzko informazioa hautatzeko, interpretatzeko, antolatzeko eta jakinarazteko askotariko iturri fidagarriak eta seguruak erabiltzea, iturri horietako bakoitzak duena elkarren artean erlazionatuz, kasu bakoitzean arazo baten ebazpenean garrantzitsua dena kontuan hartuz, eta garrantzirik ez duen guztia baztertuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
- 3.2
Behar bezala erabiltzea fisikaren eta kimikaren oinarrizko arauak, zenbait unitate-sistemaren erabilera zuzena, beharrezko tresna matematikoak eta nomenklatura-arau aurreratuak barne, komunitate zientifikoarekin komunikazio eraginkorra lortuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
- 3.3
Zientziaren berariazko espazioak —hala nola fisika eta kimikako laborategia— erabiltzeko arauak zorrotz aplikatzea, norberaren eta taldearen osasuna, ingurumenaren kontserbazio jasangarria eta instalazioen zaintza ziurtatuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 175. or.
4. konpetentzia espezifikoa
- 4.1
Askotariko baliabideak, tradizionalak eta digitalak, erabiltzea, ikaskuntza autonomoa eta hezkuntza-komunitateko beste kide batzuekiko elkarrekintza hobetuz, zorrotz eta errespetuz, eta parte-hartzaile bakoitzaren ekarpenak kritikoki aztertuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 176. or.
- 4.2
Informazioa kontsultatzeko eta edukiak sortzeko askotariko baliabideak, tradizionalak eta digitalak, modu moldakorrean lantzea, iturririk eta tresnarik fidagarrienak irizpidez hautatuz eta erabiliz, egokienak ez direnak baztertuz eta norberaren ikaskuntza eta ikaskuntza kolektiboa hobetuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 176. or.
5. konpetentzia espezifikoa
- 5.1
Elkarrekintza eraikitzaileak eta hezkidetzaileak ezartzea, kooperazio-jarduerak abiaraziz eta kolaborazio-lanaren berezko estrategiak erabiltzen hasiz, zientzian lanerako bitarteko efizientea eraikitzeko modu gisa.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 176. or.
- 5.2
Era autonomoan eta metodologia egokiaren arabera, proiektu zientifikoak abiaraztea, ikasleak gizartearen hobekuntzan inplikatuz eta norbanakoarentzat eta komunitatearentzat balioa sortuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 176. or.
6. konpetentzia espezifikoa
- 6.1
Zientzia etengabe eraikitzen ari den prozesua dela eta horrek egungo gizartean eragin eta ondorio garrantzitsuak dituela onartzea eta balioestea, emakumeek eta gizonek lortutako aurrerapen zientifikoen analisi historikoaren bidez, baita egungo egoera eta testuinguruen bidez ere (ikerketa-ildoak, erakunde zientifikoak, etab.).
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 176. or.
- 6.2
Gizarteak eskatzen dituen teknologia-, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-premia garrantzitsuenak hautematea, herritarren inplikazioaren bidez zientziak sormenezko soluzioa eta soluzio jasangarria emateko duen gaitasuna baloratuz.
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa (oinarrizko hezkuntza, Lehen Hezkuntza barne), III. eranskina (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jakintzagaiak), 176. or.
Praktikatu Física y Química DBH 4
Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.
Ikusi Física y Química ikastaroaAraudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.