Física y Química ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 1
Física y Química Batxilergoa 1 mailako 17 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.
Aplikatzekoa den araudia
Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).
País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).
País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.
Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.
País Vascoko curriculumaren 17 irizpide
1. konpetentzia espezifikoa
- 1.1
Eguneroko gertakari fisiko-kimikoen analisian lege eta teoria zientifikoak aplikatzea, gertakarien arrazoiak ulertuz eta komunikatzeko hainbat euskarri eta bitarteko erabiliz azalduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 1.2
Eguneroko egoeretatik abiatuta proposatutako problema fisiko-kimikoak ebaztea, lege eta teoria zientifikoak aplikatuz, soluzioak aurkituz eta argudiatuz, eta emaitzak behar bezala azalduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 1.3
Eguneroko ingurunean egoera problematikoak identifikatzea, fisikatik eta kimikatik ekimenei ekitea eta soluzio jasangarriak bilatzea, gizartean eta ingurumenean eragindako inpaktua kritikoki aztertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
2. konpetentzia espezifikoa
- 2.1
Hainbat problema eta behaketari erantzuna emateko hipotesiak formulatzea eta egiaztatzea, lan esperimentala, ikerketa, ebidentzien bilaketa eta arrazoitze logiko-matematikoa erraztasunez erabiliz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 2.2
Gai edo behaketa bati erantzuna bilatzeko hainbat metodo erabiltzea, lortutako emaitzak alderatuz, hala koherentzia eta fidagarritasuna ziurtatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 2.3
Formulatutako hipotesien baliozkotzearen prozedura garatzean lege eta teoria zientifiko ezagunak integratzea, aldagai ezberdinen arteko lotura kualitatibo eta kuantitatiboak aplikatuz, prozesua fidagarriagoa eta koherenteagoa izateko bereganatutako ezagutza zientifikoarekin.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
3. konpetentzia espezifikoa
- 3.1
Hainbat unitate-sistema zorroztasunez erabiltzea eta lotzea, horien idazkera eta baliokidetasuna behar bezala erabiliz, komunitate zientifiko osoarekin komunikazio eraginkorra ahalbideratuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 3.2
Substantzia sinpleal, ioiak eta konposatu kimiko inorganiko eta organikoak behar bezala izendatu eta formulatzea, IUPAC arauak erabiliz, komunitate zientifiko osoarentzako lengoaia integratzaile eta unibertsalaren parte gisa.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 3.3
Prozesu fisiko-kimiko jakin bati buruzko informazioa interpretatu eta adierazteko hainbat formatu erabiltzea, bakoitzak duen informazioa alderatuz eta, problema bat ebaztean, informazio adierazgarriena ateraz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 3.4
Laborategian edo alorrean esperimentazio zientifikoan bereganatutako ezagutzak praktikan jartzea, materialen ezagutza eta erabiltzeko oinarrizko araudia barne hartuz, baita espazio horien berezko segurtasun-arauak ere, eta aurrerabide zientifiko eta ekintzailean esperimentazio seguruak, norberaren eta kolektiboaren integritatea arriskuan jarri gabe, duen garrantzia ulertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
4. konpetentzia espezifikoa
- 4.1
Hainbat ikaskuntza-inguruneren, benetakoen eta birtualen, bidez hezkuntza-komunitateko beste kideekin harremanetan egotea, askotariko baliabideak, tradizionalak eta digitalak, autonomiaz, zorroztasunez eta errespetuz erabiliz eta denen ekarpenak kritikoki aztertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 4.2
Edukiak sortzean eta informazioa kontsultatzean, banaka eta taldean, autonomiaz eta malgutasunez lan egitea, iturri eta tresna fidagarrienak zentzuz erabiliz eta egokienak ez direnak baztertuz, hala norberaren eta taldearen ikaskuntza hobetuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
5. konpetentzia espezifikoa
- 5.1
Ezagutza zientifikoaren eraikuntzan aktiboki parte hartzea, interakzioaren, kooperazioaren eta berdinen arteko ebaluazioaren presentzia agerian jarriz, problema baten edo ikas-egoera baten ebazpenean adostasuna lortzean eztabaidatzea, hausnarketa eta elkarrizketa hobetuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 5.2
Taldeko lanaren bidez ezagutzak eraiki eta sortzea, baita sortutako ezagutzak asimilatzea gainditzeko alternatibak bilatzea ere, analisirako, eztabaidarako eta sintesirako uneak aurkituz, txostenetan, posterretan, aurkezpenetan edota artikuluetan irudikatutako produktuak osatzea ondorio emanez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 196. or.
- 5.3
Zientzien garapenarekin lotutako ingurumeneko, gizarteko eta etikako hainbat gairi buruz eztabaidatzea, informazioa eta arrazoitzea oinarri, aurrerapen horien ondorioei buruzko adostasuna lortuz eta proposatutako gaiei denen arteko sormenezko soluzioak proposatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 197. or.
6. konpetentzia espezifikoa
- 6.1
Ikasleak bere eguneroko bizitzan egiten dituen ekintzen ondorioak zientifikoki identifikatzea eta arrazoitzea, horiek nola hobetu aztertuz, gizarte hobe bat eraikitzeko aktiboki parte hartzeko modu gisa.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 197. or.
- 6.2
Gizartearen beharrizanak detektatzea, horiek hobetzen laguntzeko ezagutza zientifiko egokiak aplikatzeko, bereziki eraginez alderdi garrantzitsuetan, hala nola ingurumeneko erronka handien ebazpenean, garapen jasangarrian eta osasunaren zaintzan.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 197. or.
Praktikatu Física y Química Batxilergoa 1
Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.
Ikusi Física y Química ikastaroaAraudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.