Filosofía ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 1
Filosofía Batxilergoa 1 mailako 17 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.
Aplikatzekoa den araudia
Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).
País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).
País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.
Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.
País Vascoko curriculumaren 17 irizpide
1. konpetentzia espezifikoa
- 1.1
Arazo filosofikoen errotikotasuna eta garrantzia ezagutzea, arazo horiek formulatuz, ezagutuz eta analizatuz, testuekin eta beste adierazpide batzuekin (filosofikoak, literarioak, historikoak, zientifikoak, artistikoak edo beste edozein kultura-esparrukoak) lan eginez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 74. or.
- 1.2
Filosofiaren izaera ulertzea, bere sorkuntzaren testuinguruan, bere adar guztietan egiten duen lanean eta horietako bakoitzaren atzean dauden galdera handietan sakonduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
2. konpetentzia espezifikoa
- 2.1
Ikerketa filosofikoaren oinarrizko prozeduren ezagutza praktikoa frogatzea, honako zeregin hauen bidez, besteak beste: iturri fidagarriak identifikatzea, informazioa efizientziaz eta segurtasunez bilatzea, galdera filosofikoak behar bezala identifikatzea eta ikerketa hori digitalki nahiz bitarteko analogikoen bidez behar bezala antolatzea, analizatzea, interpretatzea, ebaluatzea, produzitzea eta komunikatzea.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 2.2
Gogoeta filosofikoaren esparruan arakatzeko jarrera autonomoa eta aktiboa garatzea, jatorrizko produktuak diseinatuz, landuz eta jendaurrean komunikatuz, hala nola ikerlanak, hitzaldiak, testu-iruzkinak edo bestelakoak, jabetza intelektuala errespetatuz eta informazioa behar bezala erreferentziatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
3. konpetentzia espezifikoa
- 3.1
Galdera eta arazo filosofikoei buruzko argudiozko diskurtsoak, ahozkoak eta idatzizkoak, produzitzea eta ebaluatzea, arau eta jarraibide logiko, erretoriko eta argudiozkoen erabilera egokia erakutsiz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 3.2
Iritziak eta hipotesiak sostengatzeko modu dogmatiko, faltsu eta isurituak antzematea eta saihestea, eta argudiaketa-bertuteak lantzea, falazia eta isuri horien izaera azalduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 3.3
Kooperazioaren, egiarekiko konpromisoaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta jarrera diskriminatzaile edo arbitrario oro arbuiatzearen garrantzia ezagutzea, printzipio horiek argudio-praktikan eta besteekiko elkarrizketan aplikatuz, pentsamendu arretatsuaren ideiatik abiatuta.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
4. konpetentzia espezifikoa
- 4.1
Historian zehar egin diren proposamen filosofiko garrantzitsuenei buruzko ezagutza esanguratsua lortzea eta adieraztea, horien inguruan ikertuz eta horiei erantzuten dieten gaiak identifikatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 4.2
Pentsamenduaren historiako arazo, ideia, tesi eta eztabaida filosofiko nagusiak identifikatzea, ulertzea eta horiei buruz eztabaidatzea, filosofiarako garrantzitsuak diren testu eta dokumentu filosofikoak analizatuz eta kritikoki iruzkinduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
5. konpetentzia espezifikoa
- 5.1
Landutako filosofiaren adar guztiekin, lotutako arazo filosofikoen ikusmolde konplexua eta ez-dogmatikoa sortzea, horien inguruko tesi filosofiko ezberdin eta kontrajarrien analisi kritikoaren bidez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 5.2
Zenbait tesi eta teoria filosofiko analizatzea eta azaltzea, gogoetarako eta elkarrizketarako prozesu dinamiko eta beti ireki baten une gisa, tesi eta teoria horien argudio, printzipio, metodologia eta ikuspegien analisi konparatiboaren bidez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
6. konpetentzia espezifikoa
- 6.1
Pentsamendu filosofikoaren aberastasunaz eta eraginaz jabetzea, edozein esparru kulturaletako testu edo dokumentuetako ideia eta teoria filosofiko nagusiak identifikatuz eta analizatuz, baita esperientzia, ekintza edo gertaera komun eta egungoekin lotuta ere.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 6.2
Historiako pentsalari garrantzitsuenetako batzuen ideia eta teoria filosofikoen ezagutza esanguratsua lortzea eta erakustea, horien erabilera eta analisi kritikoaren bidez, ikerketa filosofikoaren jardun indibidual edo kolektiboaren testuinguruan.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
7. konpetentzia espezifikoa
- 7.1
Funtsezko eta gaurkotasuneko gai konplexuei aurre egitea, modu diziplinartekoan, sistemikoan eta eraldatzailean, zenbait jakintza-esparrutatik datozen kontzeptuak, ideiak eta prozedurak erabiliz, eta ikuspegi filosofiko batetik kritikoki orientatuz eta artikulatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
8. konpetentzia espezifikoa
- 8.1
Norberaren iritzia eta autonomia morala garatzea, funtsezko eta gaurkotasuneko arazo etiko eta politikoen analisi filosofikoaren bidez, Filosofiaren historian zehar egindako proposamen etiko eta politiko nagusiak ezagutuz, zer jarrera dauden kontuan hartuz, eta gaiari buruzko norberaren tesiak gainerakoekin landuz, argudiatuz, azalduz eta elkarrizketara eramanez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
9. konpetentzia espezifikoa
- 9.1
Arazo filosofikoak (batez ere estetikaren esparrukoak) kontuan hartzean, oreka egokia sortzea alderdi arrazional eta emozionalaren artean, artearen esperientziari buruzko berariazko gogoetaren bidez, oro har, eta irudiek eta ikus-entzunezko hizkuntzak kultura garaikidean duten zeregina analizatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
- 9.2
Abstrakziotik ulertzea artearen eta edertasunaren inguruan historian zehar agertu diren gai filosofikoak eta sorkuntza artistikoarekin eta plazer estetikoarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak, eta horiek eztabaida estetiko garaikideekin erlazionatzea.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 75. or.
Praktikatu Filosofía Batxilergoa 1
Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.
Ikusi Filosofía ikastaroaAraudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.