Economía de la Empresa ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 2
Economía de la Empresa Batxilergoa 2 mailako 15 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.
Aplikatzekoa den araudia
Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).
País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).
Erkidegoaren (País Vasco) irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin. Estatuko curriculumeko irizpideak gaztelaniaz daude.
Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.
País Vascoko curriculumaren 15 irizpide
1. konpetentzia espezifikoa
- 1.1
Enpresa-jarduerak eta ekintzailetzak egungo ekonomian duten garrantzia ulertzea, gizartean duten eraldatze-ahalmena ezagutuz eta berrikuntzaren eta digitalizazioaren balioaz hausnartuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
- 1.2
I+G+Bak gizarte- eta enpresa-garapenean betetzen duen eginkizuna aztertzea, ekonomian inpaktu handia duten joera eta teknologia berriak identifikatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
2. konpetentzia espezifikoa
- 2.1
Enpresak jarduera garatzen duen ingurunearen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea, horietatik abiatuta hartutako estrategiak eta erabakiak azalduz eta jarduerak gizartean eta ingurumenean izan ditzakeen ondorioak azalduz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
- 2.2
Enpresa motak, enpresen elementuak eta eginkizunak eta enpresek hartzen dituzten forma juridikoak ezagutzea, jabeen eta kudeatzaileen legezko erantzukizunak eta kapitalaren eskakizunak horietako bakoitzarekin erlazionatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
- 2.3
Enpresek inguruko aldaketetara eta merkatuaren eskakizunetara azkar, arduraz eta modu jasangarrian egokitzeko duten gaitasuna baloratzea, haien ingurune ekonomikoa eta soziala eta enpresa-jardueran duten eragina ikertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
- 2.4
Negozio-eredua abian jartzeko tramite fiskalak, lanekoak eta Gizarte Segurantzakoak ezagutzea, legezko betekizun horiek betetzearen garrantzia baloratuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
3. konpetentzia espezifikoa
- 3.1
Egungo beharrei erantzutea ahalbidetuko duen negozio-eredu eraldatzailea proposatzea, eredu desberdinak konparatuz eta sormen-diseinuko estrategiak eta tresnak erabiliz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
- 3.2
Enpresa-erakundeen arloak aztertzea, hala nola ekoizpen-arloa, merkataritzakoa, finantzetakoa edo giza baliabideetakoa, arlo horien ezaugarriak aztertuz, negozio-eredu berritzaile baten kudeaketa efizientea lortzeko.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
4. konpetentzia espezifikoa
- 4.1
Enpresaren barne- eta kanpo-esparruan lortutako informazioa eraginkortasunez kudeatzea, komunikazio-formula berrien bidez informazioaren transmisioa errazten duten komunikazio-estrategiak hautatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
- 4.2
Gauzatutako negozio-ereduaren proiektua azaltzea, hizkuntzen erabilera eraginkorraren bidez eta gainerakoak balio proposamenarekin erakartzeko eta interesa pizteko behar diren tresnen erabilera eraginkorraren bidez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 282. or.
5. konpetentzia espezifikoa
- 5.1
Planteatutako negozio-eredurako inbertsio-proiektuak baloratzea, VAN eta PAYBACK emaitzetatik abiatuta alternatibarik onuragarrienaren aukeraketa modu arrazoituan justifikatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 283. or.
- 5.2
Diru-sarreren eta kostuen egitura zehaztea, haien etekina eta errentagarritasun-atalasea kalkulatuz, planteatutako negozio-eredutik abiatuta.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 283. or.
- 5.3
Simulatutako agertoki jakin batean oinarrizko negozio-plana egitea, hartutako erabakiak justifikatuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 283. or.
- 5.4
Ekonomia- eta finantza-egoera aztertzea eta azaltzea, balantzean zein galdu-irabazien kontuan jasotako informaziotik abiatuta, aurkitutako desoreketarako balizko soluzioak adieraziz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 283. or.
- 5.5
Testuinguru jakin batean diseinatutako negozio-ereduaren proposamena baliozkotzea, gauzatutako prozesu osoa barne hartuz, enpresa-analisirako zenbait tresnaren bidez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 283. or.
Praktikatu Economía de la Empresa Batxilergoa 2
Ariketak LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.
Ikusi Economía de la Empresa ikastaroaAraudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.