Historia del Arte ebaluazio-irizpideak, Batxilergoa 2
Historia del Arte Batxilergoa 2 mailako 15 ebaluazio-irizpideak, País Vascok argitaratzen dituen bezala, bere ordenan eta bere zenbakikuntzarekin, baita estatukoekin bat datozenak ere. Hizkuntza koofiziala: euskera.
Aplikatzekoa den araudia
Estatuaren oinarrizko testua: Real Decreto 243/2022, de 5 de abril, anexo II (BOE 82, 6-4-2022).
País Vascoko testua: 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak) (EHAA 109, 2023-06-09).
País Vascoko irizpideak EHAA aldizkariaren euskarazko bertsio ofizialean erakusten dira, eta bakoitza bertsio horretan aipatzen da, bere orrialdearekin; estatuko curriculumarenak, gaztelaniaz.
Indarraldia: Ez da aldaketarik aurkitu.
País Vascok ikasgai hau bere konpetentzia espezifikoekin antolatzen du: hemen testuan bat datorrena bakarrik parekatzen da estatuko curriculumarekin, eta gainerakoa aparte zerrendatzen da, falta denik eman gabe.
País Vascoko curriculumaren 15 irizpide
1. konpetentzia espezifikoa
- 1.1
Artearen historiaren jakintzagaiko terminologia espezializatuari dagozkion kontzeptu nagusiak ezagutzea eta erabiltzea, kontzeptu horiek behar bezala aplikatuz edozein garaitako obra orori buruzko irizpen formalak eta teknikoak argitasunez eta koherentziaz adierazteko, gogoeta pertsonalak arin komunikatzeko eta norberaren produktuak egiteko.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
2. konpetentzia espezifikoa
- 2.1
Historiako estilo artistiko nagusiak identifikatzea, informazioa hautatuz, oinarrizko ezaugarriak eta horiek denboran izan duten garapena deskribatuz eta arte-adierazpen guztiekiko errespetua erakutsiz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
- 2.2
Artearen historiaren bilakaera zuzentzen duten mekanismoak ezagutzea eta azaltzea, zenbait garaitako artelanen analisi konparatibotik, eta estiloen, artisten eta mugimenduen artean sortzen diren eragin, mailegu, jarraipen eta hausturako erlazioen azalpenetik abiatuta.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
3. konpetentzia espezifikoa
- 3.1
Zenbait hizkuntza, mugimendu artistiko eta garaitako artelanak aztertzea eta iruzkintzea, haien ezaugarri bereziak (teknikoak, formalak, funtzioa...) antzemanez baita egileak dagozkien korronteen adierazgarri gisa ere, prozeduraren ikuspegi orokorra erakutsiz eta sormena baloratuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
- 3.2
Artelanak beren testuinguru ideologikoan, erlijiosoan, sozialean, politikoan, kulturalean eta ekonomikoan kokatzea, aurreiritziak saihestuz, erlazio horiek azalduz eta aurreko eta ondorengo testuinguruekin loturak bilatuz, irizpen kritiko eta arrazoitu baten bidez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
4. konpetentzia espezifikoa
- 4.1
Arte-mintzairak ezagutzea, garai, une historiko, kultura, genero, estilo edo artista bakoitzari dagozkion bai teknikak, bai kode adierazgarriak eta bisualak ezagutuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
- 4.2
Artelanak komunikabide gisa betetzen duten paperari buruzko iritziak sortzea, esparru artistikoarekin lotutako komunikazio-egoeretan jarrera kooperatiboz parte hartuz, ideiak argi, koherentziaz eta arintasunez adieraziz, eta besteen iritzi eta adierazpenekiko errespetua eta enpatia erakutsiz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
5. konpetentzia espezifikoa
- 5.1
Zenbait artelanek beren testuinguruari dagokionez betetzen duten funtzioa bereiztea, informazioa hautatzetik eta adibide zehatzak aztertzetik abiatuta, horren guztiaren ulermen eta irizpen kritiko eta arrazoitua erakutsiz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
- 5.2
Artearen kontzepzioa historian zehar modu kritikoan aztertzea eta azaltzea, artearen kodeak, mintzairak, sinboloak eta interpretazioak aintzat hartuz, ekoizpenen aniztasuna, giza sormenaren emaitza gisa, modu arrazoituan eta informatuan baloratuz eta haiekiko errespetua erakutsiz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
6. konpetentzia espezifikoa
- 6.1
Artearen historian edertasunaren ideia sozialak eta filosofikoak eta haren proiekzio estetikoko kanonek izan duten bilakaera ezagutzea eta azaltzea, dagozkien artelanetan identifikatuz eta etapa bakoitzeko ikuspegi nagusia aztertuz, aldi desberdinetako adibideen azterketa konparatiboaren bidez.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
- 6.2
Estilo eta garai desberdinetako artelanetan edertasun-kanon desberdinei buruzko nork bere argudioak egitea, irudikapen horien formak eta helburuak identifikatuz, aniztasuna aberastasun-iturri gisa aintzat hartuz eta estereotipoak eta aurreiritziak gaindituz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
7. konpetentzia espezifikoa
- 7.1
Artelan nabarmen batzuk kultura-adierazpen eta identitate indibidual eta kolektiboen adierazpen transmisore gisa definitzen dituzten elementuak identifikatzea, horretan lagungarri izan diren baliabide estetiko eta ikonografikoen erabilera, modu kritikoan eta elkarrizketan, historiaren garai guztietako adibide zehatzak aztertuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 270. or.
- 7.2
Ondare artistikoaren garrantzia azaltzea eta baloratzea, ondare hori eskuratzeko, kontserbatzeko eta hedatzeko prozesuei buruz eta haren funtzioei buruz ikertuz, ondare hori arautzen duten legeen existentzia ezagutuz, artista sortzailearekin zerikusirik ez duten ekintzek arte-lanetan duten eragin positiboaz eta negatiboaz jabetuz eta egungo artea Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko kontzientziazio-tresna gisa hartuz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 271. or.
8. konpetentzia espezifikoa
- 8.1
Artearen historiako emakumezko figura nagusien ibilbidea eta garrantzi artistikoa ezagutu eta azaltzea, emakumea artista gisa ikusaraziz, bere lanaren garapenaren testuinguru politiko, sozial eta kulturala aztertuz, eta testuinguru horretan bere burua baliatzeko egindako ahalegina aintzatetsiz.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 271. or.
- 8.2
Emakumeek artearen historian duten irudiaren eboluzioa kritikoki aztertzea, hainbat mugimendu, artelan garrantzitsuen iruzkina, eta irudi femeninoa irudikatuta dagoen zenbait garai eta kulturatako obren analisi konparatiboa eginez, elementu teknikoetan, formaletan eta estilistikoetan oinarrituta.
76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, II. eranskina (Batxilergoko jakintzagaiak), 271. or.
Praktikatu Historia del Arte Batxilergoa 2
Aldiro aldatzen diren ariketak, LOMLOE irizpide hauekin lerrokatuta. Hasi doan.
Ikusi Historia del Arte ikastaroaAraudi ofizialetik hartutako testuak. EureQuizek ez ditu ordezkatzen ikastetxearen programazioa eta País Vascon indarrean dagoen araudia. Arau-testuak beren argitalpen ofizialaren hizkuntzan erreproduzitzen dira.